Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Kilometro gutxia

Basondo Urdaibaiko fauna eta flora
Basondo, bertako faunako babeslekua da, animali basatien defentsaren hezkuntzarako sortua. Non, beraien habitat naturalean bizi diren mota desberdinetako animaliak, ezagutu, aztertu eta ukitu dezakezuen.
Basondo bisitatuz, gure faunaz ikasi eta gainera mantentzen lagundu dezakezue.
http://www.basondo.com
Bilbo Metropolia
Bizkaiko Zubiaren bistak SanturtzitikEuskal Autonomia Erkidegoko hiriburu finantzarioa Guggenheim museo ezaguna baino gehiago da. Hiriburu kultu eta erakargarria da, Europako hiri handiekin kalitate eta modernotasunean lehiatzen dena. Bilboren izaera geldigaitzak garapen etengabea bultzatu, eta horri esker Nerbioi ibaiaren erriberak betiko aldarazi ditu: Bizkaia zubia horren adibide da. Egitura berezi hau parekoen artean oraindik zerbitzua ematen duen bakarra da, eta horregatik UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen.
http://www.bilbao.net
Gaztelugatxeko Doniene (Bermeo)
Gaztelugatxeko Doniene. BermeoMatxitxako lurmuturretik gertu, lurrera harrizko eskailera piko batek baino lotzen ez duen penintsula txiki batean, ermita zahar hau dago. Paisaia-balio handiko lekua da, baita itsas hegaztiak eta zetazeoak behatzeko Biosfera Erreserba osoan dagoen gunerik garrantzitsuena ere. Mito eta kondairez josia, Gaztelugatxeko Doniene euskal kostaldeko gunerik ederrenen artean dago.
http://www.busturialdeaurdaibai.com/
Omako Baso Margotua
Omako Baso MargotuaAgustin Ibarrola pintore eta eskultoreak pentsatu eta margotutako pinudi berezia.

Pinuen enborretan pertsonen eta animalien figurak daude, baita geometrikoak ere. Haietako zenbait toki jakin batzuetatik begiratuta baino ezin dira antzeman: hainbat enborrek osatutako irudien kasua da, esaterako.

Noranzkoa: Oma bailara, Kortezubi.
http://www.busturialdeaurdaibai.com
Santimamiñeko kobak
2008ko uztailaz geroztik UNESCOko Gizadiaren Ondareari buruzko zerrendan jasoa, Bizkaiko kulturaren ikonotzat hartzen da eta bertan dagoen historiaurreko aztarnategi nagusia da.
Koba ikusgarri honen barruan, K.a. 35.000-9.000 urte arteko grabatuak eta pinturak ikus daitezke.

Kortezubi. Basondo auzoa
http://www.busturialdeaurdaibai.com
Urdaibai Biosfera Erreserba
Urdaibai Biosfera Erreserbaren ikuspegiaUNESCOk Biosfera Erreserba deklaratu zuen 1984an. Ingurune ikusgarri honetan segur aski Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen paisaia-aniztasun eta aniztasun ekologiko handiena biltzen da eta natura aldetik balio handia duten espezieak aurki daitezke.
http://www.urdaibai.org

Bisitatu

Euskal Herria Museoa
Euskal herriaren historia, kultura eta legeei buruzko museoa.
Alegriako jauregi barrokoan kokatuta dago. Eraikina berrituta dago, indartsua da eta zenbait alderdi nabarmen ditu, besteak beste, teilatuaren egitura agerian dagoela.

Kokapena: Allende Salazar, 7. Gernika-Lumo.
http://www.busturialdeaurdaibai.com/
Gernikako Bakearen Museoa
“Bakearen kultura” zabaltzera zuzendua, adiskidetzearen eta giza eskubideen sinboloa da. Euskadin eta estatu espainol osoan dagoen era honetako lehenengo museoa da.

Kokapena: Foru plaza, 1. Gernika-Lumo.
http://www.museodelapaz.org
Gernikako Batzar Etxea eta Arbola
Bizkaiko erakunde-organo gorenaren egoitza dena, legebiltzar-eliza honek artelan ugari ditu bertako funtsetan. Batzar Etxearen lorategian, Gernikako Arbola dago, haritz mitikoa eta euskaldun guztien sinbolorik unibertsalena. Bertan, ekitaldi garrantzitsuak antolatzen dira, besteak beste, lehendakariaren kargu-hartzea eta zina.

Helbidea: Allende Salazar, z/g. Gernika-Lumo.
http://www.jjggbizkaia.net

info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta