Ibilbideak. BTT Zentro bakoitzak badu ibilbide-sarea, gutxienez 100 km-koa, maila guztietarako, kartografiatuak eta zailtasun-mailaren arabera behar bezala seinaleztatuak.
Ibilbide gehienak basoan zehar doaz. Hartara, basoko ondasun eta zerbitzuez baliatzeko aukera dugu.
Harrera Puntu edo Informazio Puntu batetik abiatzen dira beti ibilbideak, eta ibilbide guztiei buruzko informazio zehatza lor daiteke puntu horietan. Harrera Puntua. Harrera Puntuak eskaintzen dituen zerbitzuak:
• Bizikletan ibiltzeko zerbitzu osagarriak: bizikletak alokatzea, aparkatzeko toki esklusiboa, garbitzeko tokiak,
dutxak, komunak, etab.
• Turismo-bulegoaren egitekoa betetzen du, ibilbide bakoitzari dagokion material teknikoa eta turismoaren aldetik interesgarria den materiala
eskura jarriz hainbat hizkuntzatan. Kalitate-estandarra. Euskadiko Txirrindularitza Federazioak homologaturiko ibilbideak.