Basoetatik
eta ibaietatik abiatuta, paduratik igaro, eta kostako itsaslabarretaraino
eta hondartzetaraino iritsita, Busturialdeko Eskualdea Bizkaiko harribitxi
naturaletako bat da. Toki horretan, askotariko paisaiak legendekin eta abenturekin
uztartzen dira, bidaiariek eta bertakoek bat egiten duten paradisu magiko
bihurtuta.
Bisitariak hamaika aukera ditu landa-eremuko eta itsasoko herrigune txikietan,
gastronomiaren, kulturaren eta naturaren arloko eskaintza aho zabalik geratzeko
modukoa baita.