Ibilbide zirkularra da, ez oso gogorra. Basabideetatik eta asfaltaturiko errepide txikietatik zehar doa, Mendata eta Ajangiz udalerrietako auzoen artean. Berroia eta Elosu artean aurkituko ditugun segimendu plakek eta marka horiek, dudarik gabe, ibilbidea egiten lagunduko digute. Ibilbidean, aipagarriak ditugu Albizko jauregia (XVIII. mendekoa), Aristietako jauregia (XVII.ekoa) eta Menzeta dorrea. Antzinako burdinola eta erroten aztarnak ere aurkituko ditugu.
Ajangizen, Arabako Errioxa eta Bermeoko portua lotzen dituen Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea dugu . Mendatako Harrera Puntuan izango duzue informazio gehiago.