Omako basoa
Abiapuntua: Harrera Puntua (Mendata)
Helmuga: Harrera Puntua (Mendata)
Zailtasun-maila:
Distantzia: 22,3km
Denbora: 2h 50'
Malda: 1.700m
Ibilbidea deskargatu
Zailtasun tekniko handiko ibilbidea. Zenbait zatitan,
bizikletatik jaitsi eta oinez jarraitzea komeni da, segurtasunaren izenean.
Dena den, turismoaren aldetik oso erakargarriak diren hainbat gune aurkituko
ditugu, hala nola Olzamako burdinola, Santo Tomas eliza, Loiola auzoa, Terlengizko
teilategia, Belendizko Dorretxea, Artzubi zubia, Montolan Dorrea eta Omako
Baso Margotua.
Bi iturri ere topatuko ditugu ibilbidean, Mintegi Goikoan eta Urriene parkean.
Ibilbide hau Omako Haraneko ibilbidearekin lotzen duen lotura ere badago (E3).
Mendatako Harrera Puntuan izango duzue informazio gehiago.