Ibilbide hori oso gogorra da, baina ederrak bezain
ezezagunak diren inguruak ezagutzeko aukera izango dugu; esate baterako: Olzamako
burdinola, Santo Tomas eliza, Terlengizeko teilategia, Santimamiñeko
kobak, Goikoleako burdinola, Belendizko Dorretxea, Artzubi zubia eta Montolaneko
Dorrea.
Hiru iturri daude ibilbidean: Mintegi Goikoa, Urriene parkea eta Santimamiñeko
aisialdiko guneak.
Ibilbide hau Omako Basoaren ibilbidearekin lotzen duen lotura ere badago (E3).
Mendatako Harrera Puntuan izango duzue informazio gehiago.