Esteka GomendatuakEguraldiaWeb MapaArgazki Albumaenglishfrançaiscastellano
Arabako Mendialdeko eskualdea Arabako hegoekialdean dago, Toloño mendilerroaren oinetan.

Kareharrizko mendiak altxatzen dira soroz beteriko lautaden eta hosto zabaleko basoen gainean. Paisaien kontrasteak direla eta, Arabako Mendialdea toki harrigarria da. Gainera, natura gune horietan flora eta fauna aberatsa eta askotarikoa izaten da.

Eskualdearen barrualdean Izkiko Parke Naturala dago. 1998an izendatu zuten parke natural, eta Europa guztiko ametz arrunt (Quercus pyrenaica) zabalgune handienetakoa dago bertan.

Halaber, badira paisaiaren aldetik garrantzi handia duten beste toki batzuk ere, hala nola Toloño mendilerroa, Kodesko mendilerroa, edo Entzia eta Iturrietako Partzuergoa, besteak beste.

Eskualdeak nekazaritzarako bokazio nabarmena du. Eremu nahiz prozedura tradizionalak kontserbatu direnez, ondo gorde dira ingurunearen ekologiako, paisaiako eta kulturako balioak.

Haran txikien eta mendien artean, bisitariak ikusgai izango ditu Erdi Aroko hiribilduak eta herri politak. Harresi eta dorreen artean, palazio eta jauretxeak kontserbatu dira, hasierako eliza eta ermitekin batera. Horixe da Arabako Mendialdeko aberastasun artistiko eta kulturala.



 Izki Arabako mendialdea BTT Zentroa Urdaibai Busturialdea BTT Zentroa
  • Logotipo Euskadi con Mucho Gusto
  • Logotipo Gobierno Vasco
  • Logotipo Gobierno Vasco

  • Logotipo Izki Montaņa Alavesa