NATURA INTERESEKO TOKIAK
Izkiko Parke Naturala.
Parketxea
01129 Korres
Telefonoa: 945410502
parqueizki@parques.alava.net.
..............
Toloño mendilerroa.
Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa banatzen dituen mendikatea da. Han daude Euskadiko gailurrik garaienetako batzuk.
..............
Okinako haitzartea.
Ayuda ibaiak haitzarte polita eratu du Arabako Mendialdearen hegoaldean. Okina eta Saseta herrien arteko ibilbide erraza da.
..............
Zuhaitz apartekoak.
Antoñanako ezkia
Antoñanako hagina
Santa Teodosiako lizarra.
..............
KULTURA INTERESEKO TOKIAK
Usatxi etnografia museoa.
Museo honetan landa mundua, hango bizimodua eta hainbat berezitasun etnografiko ikusteko aukera izango dugu.
Plaza Nagusia, z/g
01211 Pipaon
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 945 367 033 telefonora
..............
Alonso errotaokindegia.
Jardunean ari da oraindik, eta ikus daitekeen benetako museo etnografiko bihurtu dute. Hazia ehotzeko industria aurreko arkitekturaren ezaugarriak eta funtzionaltasunak miresteko aukera eskaintzen du.
Urizaharra etorbidea, 1
01212 Urizaharra
Harremanetarako eta bisitaldi hitzartuetarako telefono zenbakia: 945 36 70 05
..............
Ikaztegietako bidea.
Toloño mendilerroaren hegalean dago, eta bidean ikaztegiak egiteko aldiak erakusten dira, taulen eta erreprodukzioen bitartez.
Lagran
..............
Antoñana.
Arabako hiribildurik zaharrenetakoa da. Harresiz inguratutako esparrua eta hegoaldeko sarrerako arkuak kontserbatu dira. Etxeetan armarriak ikus daitezke, eta kale estuek Erdi Aroko ibilbidea mantentzen dute
..............
Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
Eliza gotiko ikusgarria, XIV. mendean eraikia eta Euskadiko Monumentu Historiko izendatua.
Santa Kurutze Kanpezu
..............
San Bizenteren eliza.
XVI. mendekoa da. Elizaren ezaugarririk esanguratsuena aldare nagusia da, elkarren gainean jarritako bi aldaretan jarria baitago. Goiko erretaula Euskadiko platereskoko lanik interesgarrienetakoa da.
Done Bikendi Harana
..............
Peñako Andre Mariaren ermita.
Erdi Aroko ermita haitz baten kofaguneak baliatuz eraiki zen. Euskadiko Nazio Monumentua da.
Faidu
..............
Santa Teodosiako ermita.
XVII. mendean berreraiki zen, sute baten ondoren.
Done Bikendi Harana
..............