Esteka GomendatuakEguraldiaWeb MapaArgazki Albumaenglishfrançaiscastellano
Centres BTT Euskadi logoaSelección de idioma Castellano/Euskera
BTT Zentro bakoitzak gutxienez 100 km-ko ibilbide seinaleztatuak ditu, zailtasun-maila ezberdinetako ibilbidetan sailkatuta. Oro har, ibilbideak toki berean hasten eta bukatzen dira. Motordun ibilgailuekin batera ibiltzeko zatiak eta asfaltatutako zatiak ahalik eta gehien saihestu ditugu.
Koloreen bidez bereizi ditugu zailtasun-mailak, eta ibilbideetan barrena aurki ditzakegun informazioko elementu guztietan eta seinale guztietan agertzen dira koloreak.
SEINALEEN KOLOREAKberdea erraza Urdina ertaina Gorria zaila Beltza oso zaila
ABIAPUNTUAIbilbideetako abiapuntua Harrera Puntuan edo Informazio Puntuan izaten da. Komeni da toki horietara gerturatzea, ibilbideei buruzko informazio osatua eta zehaztua jasotzeko, eta material grafiko lagungarria eta bizikletan ibiltzeko zerbitzu osagarriak ere eskura izateko.
IBILBIDEETAKO SEINALEAKBai Harrera Puntuan, bai Informazio Puntuetan, argibide-taula bat ikusiko dugu, BTT Zentroaren informazio osoarekin (ibilbideen deskribapena, kokapena, zerbitzuak, etab.).
Seinale horien osagarri, abiapuntutik hasi eta helmugara arte, norabidea adierazteko plakak jarri dira, batez ere bidegurutzetan eta norabide-aldaketetan. Seinale guztiek inskripzio bat azpiko aldean daramate letraz (BU, Busturialdea) eta zenbakiz osatuak. Seinale bakoitzak inskripzio propia darama txirrindulariak orientatzeko eta aurkituak izateko ezbeharra izanez gero. Galtzen bazara, zenbaki hau begira ezazu eta zure fitxa teknikoan ikusi non zauden.
Jarraian, BTT Zentroan erabiltzen diren balizak deskribatuko ditugu.
IBILBIDEAK MARKATZEKO PLAKAK
Placa de salida   Irteerako plaka. Ibilbidearen abiapuntua adierazten du.
     
Señal General   Norabide-plaka. Jarraitu behar den norabidea adierazten du. Barrualdean ibilbidearen edo ibilbideen zenbakia eta bakoitzaren zailtasun-maila agertzen duen kolore eta guzti dago. Seinale horiek zutoinetan, hormetan edo hiri-altzarietan egon daitezke.
     
Ruta de más de 80km   Norabide-plaka. 80 km-tik gorako ibilbidea.
     
Ruta de Gran Recorrido   Norabide-plaka. Ibilbide Luzekoa.
     
Ruta de Gran Recorrido   Norabide-plaka. Parke Naturaletatik eta ingurumen-arloan lege bereziak dituzten guneetatik igarotzen den ibilbidea.
     
Placa de Enlace   Lotura-plaka. Zentro bereko beste ibilbide batekin edo Euskadi BTT beste zentro batekin lotzeko bidea edo norabidea adierazten du.
     
Placa de dirección falsa   Norabide okerreko plaka. Jarraitu beharreko bidea zein den argi ez dagoen bidegurutzetan jartzen da, batik bat.
     
Placa de Precaución   Kontuz ibiltzeko plaka. Arriskuak (errepideak, bidegurutze arriskutsua, jaitsiera handia, sakanak, etab.) izan daitezkeela jakinarazten dio erabiltzaileari; hortaz, kontu handiz ibili beharko da.
     
Placa de doble sentido   Norazko biko plaka. Bi noranzko dituen ibilbidean dagoela adierazten dio erabiltzaileari; hortaz, kontuz ibili beharko du.

 

Ejemplo de señalética sobre un poste

 Izki Arabako mendialdea BTT Zentroa Urdaibai Busturialdea BTT Zentroa
  • Logotipo Euskadi con Mucho Gusto
  • Logotipo Gobierno Vasco
  • Logotipo Gobierno Vasco