Esteka GomedatuakEguraldiaWeb MapaArgazki Albumaenglishfrançaiscastellano
Centres BTT Euskadi logoaSelección de idioma Castellano/Euskera
Euskadi BTT Zentrotako bisitaldian ahalik eta gehien gozatzeko, kontuan izan honako gomendio hauek.

GOGOAN IZAN

· Erabili kaskoa.
· Errespeta itzazu oinezkoak —lehentasuna baitute— eta zirkulazioko arau orokorrak.

· Errespeta itzazu ibilbideetako seinaleak eta zirkulazioaren noranzkoa.

· Euskadi BTT Zentroak ez dira erantzule izango ibilbideak behar ez bezala erabiliz gero, ezta erabiltzaileek arduragabekeriaz jokatuz gero ere.

· Galdu egiten bazara, gogoan izan seinaleak kodifikatuak daudela alde batean duten txaparen bitartez. Dei ezazu Harrera Puntura edota bestelako asistentzia-zerbitzutara eta esan txapan agertzen den zenbakia.

GURE GOMENDIOAK

· Atera ezazu Federazioaren lizentzia, Euskadiko Txirrindularien Federazioaren bitartez (eskatu informazioa BTT Zentroko langileei).

EZ AHAZTU

· Seinalerik ez dagoen kasuetan, jarrai iezaiozu ibilbideari bide nagusitik.

· Bakarrik ibili behar baduzu, adieraz ezazu Harrera Puntuan zer ibilbide egingo duzun.

· Abiatu aurretik, azter ezazu zeure bizikleta eta lor ezazu informazioa eguraldiaren eta ibilbidearen gainean.

· Ez ahaztu inoiz ura, konponketetarako tresnak eta telefono mugikorra.

· Ez gutxietsi ibilbideen zailtasun teknikoak, eta zure gaitasun teknikoaren eta fisikoaren arabera hautatu ibilbidea.

KONTUZ

· Errepara iezaiezu ibilbideetan izan daitezkeen baso-lanei edo nekazaritza-lanei.

· Ehiza-garaian, kontu handiz ibili.

ERRESPETA EZAZU INGURUA

· Errespeta itzazu itxiturak eta igaro ostean berriz ere itxi.

· Errespetatu gune pribatuak, baita kulturaren eta ondarearen arloko inguruak ere.

· Errespeta itzazu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jarduerak. Izan ere, eskualdeko biztanle askoren bizibidea dira.

· Errespeta itzazu ingurumena, inguruko herritarrak eta animaliak.

· Ez egin alferrikako hotsik. Errespeta ezazu inguruneko lasaitasuna, batez ere habiak dauden inguruetan.

· Ez bota piztutako zigarrokinik edo pospolorik. Ekintza burugabea da, eta guztiz arriskutsua.

· Ez bota zaborra mendian. Utz ezazu bisitatzen dituzun herrietako edo atsedenlekuetako edukiontzietan.

· Goza ezazu natura, zaratarik eta presarik gabe…

 Izki Arabako mendialdea BTT Zentroa Urdaibai Busturialdea BTT Zentroa
  • Logotipo Euskadi con Mucho Gusto
  • Logotipo Gobierno Vasco
  • Logotipo Gobierno Vasco