Basquetour: BTT Euskadi

IZASKUN - BERASTEGI (R07) TOLOSALDEA

Zailtasun teknikoei eta zoru mota ezberdinak direla eta, ibilbide mota guztietan ibiltzen ohituta daudenentzat oso entretenigarria izango da. Paisaiari dagokionean oso aberatsa da. Belabieta eta Berastegi artean, Leitzarango bailararen panoramika ezin hobea izango dugu. Uliko ingurura iritstean, bertako atsedenlekuan paradatxoa egiteko aukera izango dugu eta Aralarko Parke Naturaleko “Malloen” ikuspegi itzela izango dugu, baita Ernio eta Aizkorri ere urrutian.

 

Agenda

Azaroa

Urria

Nabarmentzekoak


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta