Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Izki Arabako Mendialdea

Arabako Mendialdean, Arabako probintziaren hego-ekialdean kokatuta, Euskadiko bigarren BTT Zentroa dago. Bere Harrera-puntua Urturiko golf-zelaien dago, Vitoria-Gasteiztik 38kmra eta Arabako Errioxan dagoen Laguardiatik 28kmra.

 Arabako Mendialdea zerbaitek ezaugarritzen badu, hori bere Eremu Naturalak dira. Laborantzara dedikatutako lautaden gainean altxatzen diren kareharrizko mendiek eta hostozabalen basoek Eskualde hau bere paisaien kontrasteengatik harrituko duen leku bat izatea egiten dute.

Izkiko Parke Naturala bezalako Natura Guneek, Biztanleen gabezia eta komunikazio-bide handien urruntasuna dutenek, egoera ia basatian kontserbatzen diren zona zabalak egotea egin dute. Izkiko ameztiaren kasua, Europako Quercus Pyrenaica-ko (ametz arrunteko) baso-masa handienetako eta hobeto kontserbatutakoetako bat.

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroak BTT praktikatzeko bidexken eta inguruen kontzentrazio ezin hobea izatearen pribilegioaz gozatzen du. Berezitasun bat du, egun Bide Berdea den Trenbide Eusko-Nafarraren bide zaharraren zati batzuk erabiltzen ditu; eta baita Arabako Errioxa Euskal Kostarekin lotzen duen GR-38 “Ardoaren eta arrainaren ibilbidearen” zati bat ere.

Gainera, familia guztirako diseinatutako ibilbide-sare bat du. Bertan bai adituek zein hasiberriek ere BTT-aren praktikaz lasaitasunez gozatu ahalko dute.

Osagarri bezala eta mendiko bizikletaz gehiago gozatzeko, erabiltzailearen eskura jartzen dira egonaldia erosoagoa egingo dioten instalazioak; bizikleten parking eta alokairu bat, dutxak, GPS alokairua edo bizikletaren garbiketa-puntua, beste batzuen artean.


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta