Euskadi BTT Zentroa
Egun Euskadin 4 BTT Zentro daude, beren paisaia-edertasuna dela-eta pribilegiatuak diren inguruetan kokatuta daudenak. Horiek bidaiariari Euskal Herria deskubritzeko aukera eskaintzen diote, bere paisaien, kulturaren eta biztanleen dibertsitatearen bidez; Bizkaiko kostatik Arabako mendialdera arte.
BTT-a praktikatzeko prestatuta dauden espazioak dira, inguru natural batean eta familia guztirako turismo-erakargarritasuna duten elementu anitzak dituztenak, horietarako sarrera askea izanik.
Zentro bakoitzean, Harrera eta Informazio Puntuak daude, kirol horren praktikara lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak: ibilbideen informazioa, GPS alokairua, aldagelak, dutxak eta bizikleten garbiketa.