Basquetour: BTT Euskadi
Erabilerari buruzko aholkuak
- Erabil ezazu beti kaskoa.
- Oinezkoen lehentasuna eta zirkulazio arau orokorrak errespeta itzazu.
- Ibilbideetako seinaleak eta noranzkoak errespeta itzazu.
- Ibilbideak gaizki erabili edo erabiltzaileak haietan zuhurtziarik gabe ibiliz gero, Euskadiko BTT zentroek ez dute inongo erantzukizunik izango.
- Galduz gero, gogoan izan ezazu seinaleak alboko txapa batez kodifikatuta daudela.
- Bakarrik ibili behar baduzu, zein ibilbide egingo duzun jakinarazi ezazu harrera lekuan.
- Abiatu baino lehen, bizikleta nola dagoen begiratu eta eguraldiari eta ibilbideari buruzko informazioa jaso ezazu.
- Ez ahaztu ura, konponketetarako tresnak eta sakelako telefonoa eraman behar dituzula beti.
- Atakak errespetatu eta, pasatu ondoren, itxi itzazu.
- Ingurumenarekin, inguruneko herritarrekin eta animaliekin begirunez joka ezazu.
- Naturaz goza ezazu, zaratarik eta presarik gabe.