Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Busturialdea Urdaibai

 

• Bizkaiko Busturialdea eskualdean dago Euskadin ireki zen lehenengo BTT zentroa. Harrera-gunea Mendatan du, Gernikatik 5 km-ra eta Bilbotik 38 km-ra. Mendatatik abiatuta eskualde eder hau zeharkatzen duten hainbat ibilbide daude. Mundaka itsasadarraren ertzean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen duen paradisuan.

• Busturialdea Urdaibai BTT zentroak 11 ibilbide eskaintzen ditu, maila guztietako erabiltzaileentzat . Hala ere, ibilbide zail samarrak dira gehienak, txirrindularien trebetasunak probatzeko egokiak eta, horregatik aproposak dira mendiko bizikletan adituak direnentzat. Maila guztietarako egokiak diren ibilbideak daude, baina bat nabarmentzekotan, hasiera eta amaiera Gernikako alde zaharrean izanik Mundaka itsasadarraren ertzetik igarotzen dena nabarmenduko genuke.

• Basoek eta itsasoak bat egiten duten inguru honetan toki zoragarriak daude mendiko bizikletaz ibiltzeko. Bestalde, landako eta itsasoko herrigune txikiek bisitariari aukera zabala eskaintzen diote, erakargarri izango zaizkion eskaintza gastronomiko, kultural eta natural ugarirekin.


 


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta