Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Debabarrena

BTT Euskadi Zentro hau Debabarrena eskualdean dago, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik (Gasteiz, Bilbao eta Donostia) ordu erdi eskasera. Harrera gunea Mintxeta Kirol Gunean dago, Elgoibarren.

Eskualdearen ezaugarri nagusia kostaldeko urdinak eta barnealdeko mendien berde biziak sortzen duten kontrastea da. Kontraste horrek bisitarien harridura sortzen du, bi koloreek bat egiten dutenean.

Eskualdeko kostaldean hondartza, kala eta itsaslabarrak dira nagusi. Bertan, mundu mailako egitura geologiko interesgarrienetakoak (flyschak) daude. Bisitariek egitura horiek ikusi ahal izango dituzte proposatzen ditugun ibilbideei jarraiki.

Harrera gunean zailtasun handiko ibilbideak (beltzak eta gorriak) aurki daitezke; ibilbide horietan, bisitariek, maldan gora igo ostean, gailurren artean iragaiten diren bidexkatatik barrena, sari bikainak izango dituzte: ikuspegi ikusgarriak eta abiada handian jaisteko maldak.
 


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta