Basquetour: BTT Euskadi

Buscador

BTT Euskadi

Valderejo Añana

Euskadiko hiriburutik, hau da, Gasteiztik 30 km-ra eta Bilbotik 60 km-ra kokatuta dagoen Valderejo-Añana BTT zentroak Angosto kanpinean du harrera-puntua, Gaubearen bihotzean.
Ondo bereizitako bi paisaia-eremu ezagutuko dituzu. Alde batetik, mendebaldeko bailarak eta, bestetik, lautada. Iruña Okatik agertuko gara bertara.

Klimari dagokionez Kantauri itsasoaren eragina jasotzen dugu iparraldetik eta hegoaldetik, berriz, Mediterraniokoa; beraz, Kantauri barrualdeko klima gisa defini daiteke. Hori horrela, orografia apartekoa da, elkarren artean independenteak diren haranek osatzen baitute.

Valderejo-Añanako BTT zentroak zailtasun maila desberdinetako 7 ibilbide eskaintzen ditu; horien artean daude Sobron Garaiko 24 kilometroko ibilbidea eta errazenak diren Espejoko eta Angostoko ibilbideak.

 

Experiencias

Abentura eta Natura Turismoa

Mapa de Centros BTT

Síguenos en Youtube

Síguenos en Flickr

Euskadiko turismoa


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta