Basquetour: BTT Euskadi

Mintxeta - Lekeitio ibilbideak - 2011/04/01

Itzuli

Kaixo lagun mendizale,

Oraingo honetan, mendi bizikletaz egingo ditugun bi ibilbidekin gatoz. Ibon Serrano eta Abel Arriagak prestatu dizkigute bi irteera hauek, Udal Kirol Patronatuaren laguntzaz. Mintxetako BTT zentrotik irtengo gara, non mendi bizikletak alokatzeko aukera izango dugun. Ibilbide erraza aukeratzen dutenak, Munitibarrera autobusez joango dira (bizikletak, kamioian). Irten aurretik, autobusean utziko ditugu Lekeitiora eraman nahi ditugun motxilak (aldatzeko arropak, janaria, etab.)

  • Eguna: maiatzak 7
  • Ordua: goizeko 8:30
  • Irteera: Mintxetan, Debabarrena BTT zentrotik. Zentroa irekita egongo da, bizikletak alokatu nahi dutenentzat.
  • Bazkideak: 10 euro
  • Ez bazkideak: 15 euro
  • Antolatzaileak: Ibon Serrano eta Abel Arriaga
  • Laguntzailea: Udal Kirol Patronatua

Ibilbide erraza: Munitibar – Lekeitio (22 Km)

Munitibartik Lekeitiorako ibilbidea, mendi bizikletan hasi berrientzat dago pentsatuta. 22 kilometrotako ibilbide erraza da, gehienak goitik behera.

  • Desnibel positiboa: 178 metro
  • Desnibel negatiboa: 398 metro

Ibilbidearen inguruko informazio gehiago, ondorengo lotura hauetan aurkitu dezakezue:

Ibilbide gogorra: Elgoibar – Lekeitio (40 Km)

Elgoibartik Urkaregirako bidea, errepidez egingo dugu. Urkaregin, Arnoatera eramango gaituen pista hartuko dugu. Mendi bidetik, Kostolamendiraino iritsiko gara eta hemendik Armetxa baserrira. Ondoren Tontorramendiko antena atzean utziz, Santa Kurutz ermitaraino iritsiko gara (argazkian). Ermitan, geldiune bat egingo dugu, aurrean ditugun paraje zoragarrietaz gozatzeko.

Santa Kurutzetik Ondarrurako jaitsiera kontuz handiz egingo dugu, malda handia eta harri solte ugari aurkituko baiditugu. Ondarrura heldu orduko, goranzko bideari ekingo diogu berriro, Goimendi auzora eramango gaituen malda gogorrean gora, Arteta baserriraino. Behin gora helduta, porlanezko pistatik, Konde Etxebarri baserriraino joango gara. Hemen, geldiune bat egingo dugu, baserriko jabeek prestatutako pintxo eta freskagarriak dastatu eta atseden hartzeko. Indarrak berreskuratu eta berriro bizikleta gainean jarriko gara, mediko pistetatik, Asterrika auzoa atzean utzi eta Santutxura eramango gaituen “ardoaren eta arrainaren ibilbidea” GR 38-a jarraituz. Gora behera askoko bidea da hau, baina ez dugu aldapa handirik aurkituko. Santutxuko ermitan beste geldiune labur bat egin eta Lekeitiora eramango gaituen bideari ekingo diogu, gehiena goitik behera, hau ere “ardoaren eta arrainaren ibilbidea” . Lekeition, Munitibartik bizikletaz egin dutenekin elkartuko gara eta eguraldia lagun, Karraspioko hondartzan bainu bat hartzeko aukera izango dugu.

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta