Basquetour: BTT Euskadi

Mendatako Atxarre-Extreme IV. martxa - 2010/06/14

Itzuli

Patxi Cia eta Olatz Odriozola, BTT Euskadiko txapeldun, Mendatako Atxarre-Extreme IV. martxan

Milton Javier Ramos

 

Aurreko urteetan bezala, ehunka txirrindulari federatu eta federatugabe elkartu ziren joan den igandean, ekainak 13, Mendatan, Atxarre-Extreme Zabalia Memoriala BTT martxaren eta BTT Maratoiaren Euskadiko Txapelketaren laugarren edizioa egitera, 75 kilometroko zirkuitu gogorrean. Izan ere, aurten ere biak egun, toki eta zirkuitu berean egin ziren, Mendatan.
Milton Javier Ramos hondurastarra izan zen lasterketa bukatu zuen lehenengoa. Baina, atzerritarra izaki, ezin izan zuen titulua bereganatu. Hala, bada, Patxi Cia nafarra bihurtu zen 2010eko BTT Euskadi txapelduna; eta, emakumeen kategorian, Olatz Odriozola gipuzkoarrak bereganatu zuen titulua.

Amateurren artean, Hector Lapeira Betolaza gipuzkoarrak beste inork ezin izan zuen zirkuitu gogorra bukatu, antolatzaileek ezarritako epean. Guztira 5 ordu eta 34 minutu behar izan zuen proba burutzeko. Beste hiru parte-hartzailek kontrol denboraren barruan bukatu zuten lehendabiziko tartea, 40 kilometrokoa, baina ezin izan zuten martxa osatu. 

Txirrindulari federatuek Euskadiko Txapelketa jokatu zuten, 75 kilometro gogor eginda. Hala mendiko bizikletako martxa nola Euskadiko Txapelketa, inguruko bide eta basabideetatik barrena izan ziren, behar bezala seinaleztatutako zirkuituan, udalerri hauek zeharkatuz: Mendata, Ajangiz, Arratzu, Ereño, Gernika-Lumo, Kortezubi eta Nabarniz.
Zirkuituaren desnibela, guztira, 1000 m – 2500 m izan zen. Proba gogorra izateaz gainera, Busturialdeko paisaia apartean barrena mendiko bizikletan aritzeko aukera eskaini zien parte-hartzaileei. Proba bietako txirrindulariak pedalei eraginez igaro zituzten gure inguruneko guztiz toki enblematikoak, hala nola Santimamiñe, Oma eta eskualdeko zubi eta burdinolak.
 

 

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta