Basquetour: BTT Euskadi

Euskadi bisitatzen - 2010/11/23

Itzuli

Mendiko bizikletan espezializatutako hedabideak, Euskadi bisitatzen


Bidaia horretan, txirrinduzko ibilaldietara, kultura bisitaldietara eta Orbea fabrika ikustera eramanda, duen balio osoa eman diogu Europan guztiz osasuntsu dabilen turismo produktu bati: mendiko bizikletari, alegia.

Hiru egunez Euskadin izan da mendiko bizikletan espezializatutako hedabideen ordezkaritza bat (Belgikatik, Frantziatik eta Kataluniatik etorri dira). Bertatik bertara ezagutu dituzte Euskadik mendiko bizikletaren zaleei —bereziki— eta turistei —oro har— eskaintzen dizkien aukerak.

Lehenengo jardunaldia Bilboko Guggenheim Museoa ikusten eman genuen. Bisitaldi gidatu baten bidez, kazetariek museoko erakusketa iraunkorrak nahiz aldi baterakoak gozatu zituzten; besteak beste, Urrezko Aroa: Holandako eta Flandesko pintura izenburua zuen aldi baterako erakusketa. Bilboko alde zaharrean barrena egindako bisitaldiak osatu zuen eguna.

Izki

Orbeak Mallabian duen fabrika izan zen ordezkaritzaren hurrengo bisita lekua. Han, Iñaki Lejarreta txirrindularia lagun genuela, txirrindugintzan munduko erreferenteetakoa den Euskadiko marka horren aitzin-barrenak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten.

 

Izki-Arabako Mendialdea BTT zentroa aukeratu genuen hainbat ibilbide egiteko, Orbeak utzitako bizikletak baliatuz. Alma modeloko txirrinduak ziren, hau da, Julien Absalon txapeldun olinpikoak erabilitako modelo berekoak.

Azken jardunaldia Gasteizko eraztun berdea ezagutzeko erabili genuen, bai eta Garaioko natura parkea, Gorbeia inguruak, Bakio eta Gaztelugatxeko Doniene ere.

Bidaia horrek izango du eraginik hedabideetan. Izan ere, O2 Bikers online aldizkariak aipamenen batzuk sartu zituen Facebookeko bere orrian, Euskadin egindako egonaldi hartan.

Bisita itzazu webgune hauek

 

Facebook O2Bikers
Argazkiak gehiago. Flickr.

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta