Basquetour: BTT Euskadi

Mendatako elkartasuna Sahararaino heldu da - 2010/07/19

Itzuli

SaharaMENDATAKO ELKARTASUNA SAHARARAINO HELDU DA, SAHARAREN ALDEKO TEBAL ELKARTEAREN BIDEZ.


Mendatako Udalak elkarlanean jardun du Tebal Elkartearekin (saharar herriaren aldeko elkartea), herrian bertan egiten diren bi jarduera hauetako elastikoak bidaliz: Mendi Martxako eta Mendiko Bizikletaren Maratoiko elastikoak, alegia. Ekarpen txiki hori, Tebal Elkarteko kide den mendatar baten bidez egin da. Izan ere, herritar horrek Saharara bidaiatu zuen, Aaiungo iheslarien Saharako kanpamenduan nekazaritza eskola bat sortzeko proiektuan parte hartzera.

Proiektu horren bidez, nekazaritza ikastetxe bat eraikiko dute, saharar iheslariei —bereziki emakume eta gazteei— lurra lantzen irakasteko. Horrela, beren soroak egin ahal izango dituzte. Proiektua aurrera daraman Tebal Elkartekoa da, esan bezala, mendatar bat, eta mendatar hori arduratu zen, otsailean, Aaiungo iheslarien kanpamenduraino Mendatako Udalak emandako elastikoak eramateaz.

Proiektua aurrera daraman elkarteak, gainera, eskolarako tresnak bidali zituen, eta nekazaritza eskola eraikitzeko lanak grabatu zituen. Irudiak hainbat erakunderi erakutsi nahi dizkiete, proiektuan lagun dezaten. Buruan darabilten asmoetako bat da Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udalak izan daitezela lurralde hartako hainbat berotegiren babesle.
 

 

Argazkiak

Itzuli


info@btteuskadi.net © Eskubide guztiak Basquetouri erreserbatuta